21:48

Politika

Egiari Zor

'Aintzatespen keinu' bat eskatu diote polizien biktimek Urkulluri

Agentziak | Erredakzioa

“30 urtetan aurreneko aldiz biktima gisa” onartu dutelako zoriondu da Peio Mindegia kolektiboko kidea, baina aitorpena “publikoa” izatea eskatu du.

0:18
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Terrorismoaren kaltedunekin iragan astean izandako “keinua” eurekin errepikatzea eskatu diote gaur Egiari Zor kolektiboko kideek Iñigo Urkullu lehendakariari. Poliziaren indarkeriaren biktimak eta senitartekoak ordezkatzen ditu kolektiboak.

Egiari Zorreko ordezkariek agerraldia egin dute gaur Eusko Legebiltzarreko batzorde batean. Polizia gehiegikerien biktimen dekretuko zati bat baliogabe utzi zuen EAEko Auzitegi Nagusiak apirilean, lesioen froga irmorik eskatzen ez zuelako. Eusko Jaurlaritza lege berri bat egiten ari da orain.

“30 urtetan aurreneko aldiz biktima gisa” onartu dutelako zoriondu da Peio Mindegia kolektiboko kidea, baina aitorpena “publikoa” izatea eskatu du.

“Guri ere bisita egitea eskatuko nioke lehendakariari, gurekin ere ekitaldi bat egitea eta gurekin ere keinu bat izatea”, esan du Mindegiak. Kolektiboko kidea 1983an itsu geratu zen pote batek jo eta gero. 20 milioi pezetako (120.000 euro) kalte-ordaina jaso zuen.

Berdintasuna

Giza eskubideen urraketen biktima guztiek tratamendu bera jasotzea eskatu du behin eta berriro Egiari Zorrek, “indarkeriaren jatorria” kontuan izan gabe.

Jaurlaritza prestatzen ari den legeak ahalik eta kasu gehien aitortzea eskatu du Mindegiak. Araua udazkenean aurkeztea espero du Gasteizko Exekutiboak. Mindegiaren ahotan, frogen aitzakiarekin “torturak jasan zituen jende ugari bazterrean uzteko arriskua dago, demostratzerik ez dutelako”.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena