Politika
Salaketa
Agentziak | Erredakzioa
Arraizen esanetan, Marotok arrazakeriaren kontra eskainitako ituna ''iraingarria'' izan da, ''gasteiztarron aurpegira zuzendutako txistua''.
Albisteak (7)
Javier Maroto Gasteizko jarduneko alkateak kereila jartzeko asmoa du Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkidearen kontra, ''irain eta kalumnia larriengatik''.
Astearte honetan Arraizek kritikatu egin du Marotok arrazakeriaren kontra oposizioari atzo eskainitako ituna, eta ''iraingarria'' izan zela esan du Sortuko presidenteak. ''Politika zaharra egin zuen, aulkiari beste lau urtez eusteko keinu batekin'', gaineratu du. ''Ez dakigu keinu horrek Ortuzar konbentzitu duen ala ez (EAJko presidenteak jarrera aldaketa eskatu zion asteburuan Marotori), baina jakin badakigu gure hirian alkate arrazista bat onartzen ez dugun gasteiztarron aurpegira zuzendutako txistua izen zela'', gaineratu du Arraizek.
Marotoren hitzetan, ''politikan denak ez du balio'', eta salatu egin du ''arrazakeria akusazio eta gezurrekin'' gogaituta dagoela. ''Borroka soziala bilatzen dute, eta milaka gasteiztarrei zuzendutako iraina da'', esan du.
"Ez dut jazarpen kanpaina hau onartuko; hilabeteak daramatzat gasteiztarrekiko nire konpromisoa azaltzen, beren jatorria, arraza eta nazionalitatea kontuan izan gabe'', adierazi du. ''Adiskidetza diskurtso horren aurrean, ezker abertzaleak irain eta kalumnia gogorrekin erantzuten du'', esan du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar