Politika
Gasteizko Udala
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
SOS Racismo, Ongi Etorri eta Atawasol elkarteek esan dutenez, 'Marotok ez du barkamenik eskatu, ez eta eskatuko ere'. Badalonan erdietsi duten akordioaren parekoa eskatu dute Gasteizerako.
SOS Racismok deituta, iazko uztailean, Gasteizko Udalaren atarian egin zen elkarretaratzea.
Javier Maroto Gasteizko jarduneko alkateak atzo arrazakeriaren aurkako ituna proposatu arren, magrebtarren inguruan esandakoengatik barkamenik ez duela eskatu salatu dute SOS Racismo, Ongi Etorri eta Atawasol elkarteek. Hori dela eta, Gasteizko alkatetza berriro Alderdi Popularraren eskutan gera ez dagin, akordioa lortzeko eskatu diete gainerako alderdiei. Badalonan Xabier Garcia Albiol hautagai popularra alkatetzatik kentzeko gainerako alderdiek lortu duten ituna Gasteizera ekartzea proposatu dute elkarteok. Garcia Albiolek immigrazioaren inguruan duen diskurtso polemikoak hautsak harrotu ditu Badalonan, eta ondorioz, oposizioko alderdiek akordioa izenpetu dute, alkatetzatik kentzeko.
SOS Racismo, Ongi Etorri eta Atawasolek elkarrekin kaleratu duten agirian, bereziki EAJri egin diote eskaria, hein handi batean, jeltzaleen esku baitago Maroto alkatetzatik kentzeko giltza. Gizarte taldeok EAJri esan diotenez, Marotok atzo egindako proposamenak ezin du aitzakia izan aldaketa ez bideratzeko. "Maroto alkate arrazista da eta hala izaten jarraituko du", esan dute.
EH Bilduri, EAJri, PSEri, Sumandori eta Irabaziri euren eserlekuak batzeko (18 guztira), eta PPko hautagaia agintetik bidaltzeko eskatu diete gizarte taldeek.
izarte taldeek.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa