Politika
Lehendakariaren adierazpenak
Agentziak | Erredakzioa
Angeles Pedrazaren esanetan, lehendakaria "oso ausarta" izan da eta hitzok inflexio-puntua izango dira elkartearen eta Jaurlaritzaren arteko harremanetan.
Informazio gehiago (1)
Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Elkarteko (AVT) presidenteak pozik hartu ditu Iñigo Urkullu lehendakariak "Terrorismoaren biktimak eta gizartea" jardunaldian esandakoak, eta biktimengana "berandu" iritsi izana aitortzeak "lasaitu" egin dituela azpimarratu du. Adierazpenok inflexio-puntua izango dira elkartearen eta Jaurlaritzaren arteko harremanetan.
Biktimen, biktimen elkarteen eta erakundeen arteko jardunaldian izan da Pedraza, Donostian. AVTren presidentearen aburuz, Urkullu "oso ausarta" izan da barkamena eskatuta "egin duen moduan, are gehiago, terrorismoaren biktimez lepo zegoen areto batean egin dituelako adierazpenak".
Hitzok "harriduraz" hartu ditu Pedrazak, baina biktimak "lasaitu" egin dituela azpimarratu du. "Oso positiboa eta lagungarria da pentsatzea Jaurlaritza aldarrikatu dugun memoriaren eta gertatutakoaren kontakizunaren alde lan egiteko prest dagoela", erantsi du.
Pedrazaren aburuz, Urkulluren autokritika inflexio-puntua izango da biktimen elkartearen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko harremanetan.
Atzo beste 10 elkarterekin batera Lehendakaritzan izandako bileraz ere mintzatu da Pedraza. Horren esaentan, "bilera konstruktibo eta emankorra" izan zen, eta Jaurlaritzak "gauzak egiteko duen moduaz" desadostasuna agertzeko modua izan zuten.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa