08:40

Politika

Donostian

'Terrorismoaren biktimak eta gizartea' jardunaldian izango da Urkullu

EITB.EUS

Biktimek, biktimen elkarteek eta gizarteko ordezkariek euren bizipenak partekatuko dituzte Donostian egingo duten jardunaldian.

  • Iñigo Urkullu

    Iñigo Urkullu lehendakariaren artxiboko irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak 'Terrorismoaren biktimak eta gizartea' jardunaldia irekiko du gaur Donostian. Biktimek, biktimen elkarteek eta gizarteko ordezkariek euren bizipenak partekatuko dituzte goiz osoan.

Gipuzkoako Ganberan egingo dute ekitaldia. Atzo lehendakariak harrera ofiziala egin zien biktimen elkarteei, baina harrera hori ateak itxita izan zen.

Lehendakariak iraganeko portaeren autokritika egingo du, eta ETAren indarkeriarik gabeko garai honetan etorkizuneko oinarriak ere izango ditu hizpide.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, “hausnarketa partekatua ere egingo da biktimekin batera, euren ekarpenak entzunaz eta, ahal den neurrian, bideratuz”.

Eusko Jaurlaritzak antolatu du jardunaldia, eta Jose Luis Cuesta Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluaren presidenteak txosten bat aurkeztuko du: “Terrorismoaren biktimen oroimenaren eskubidea”. Parte-hartzaileek mahai-inguruak ere egingo dituzte.

Herritarrek biktimei zuzendutako mezuak jasotzen dituen bideo bat ere ikusi ahal izango da. Horrez gain, telebistako set bat egongo da nahi duen orok iradokizunak, testigantzak edo kritikak grabatu ahal izateko. Irekia atarian ikusi ahal izango dira horiek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena