Politika
Polemika
R.E. | eitb.eus
Iaz, napolitarrek Italiako ereserkiaren aurka egin zuten, eskoziarrek himno ingelesaren kontra, espainiarrek frantziarrenaren kontra, kanadarrek estatubatuarrenaren aurka… Adibide asko daude.
Albisteak (4)
Mariano Rajoyk esan zuen aurreko astean Espainian soilik egiten direla txistualdiak himnoaren aurka, baina hainbat eta hainbat adibide egon dira azken urteotan zehar.
Besteak beste, adibide gisa, Eskoziaren eta Ingalaterraren aurkako partidan, zale eskoziarrek sekulako zalaparta atera zuten selekzio ingelesaren himnoa hasi zenean.
Beste adibide bat 2012ko Kopa ingelesaren finalean dugu, alegia, Chelsearen eta Liverpoolen artekoan. Azken talde horren zaleek txistualdi handia egin zuten God Save the Queen jo zutenean.
Protesta politikoa Italian ere gertatu zen iaz, napolitarrek ereserki nazionalaren aurka egin zutenean, Italia hegoaldeari kalte egiten zioten neurri politikoen kontra protestatzeko.
Gainera, 2012ko urrian, Espainiak eta Frantziak lagunarteko partida jokatu zuten, Calderonen. Espainiako Futbol Federazioak sinbolo frantziarrak errespetatzeko eskatu zuen, baina Marseillesa Frantziaren nazio ereserkia hasi zenean, espainiar zaleek txistualdi erraldoia egin zuten haren aurka.
Era berean, kanadarrek estatubatuarren himnoaren aurka, etorkin magrebtarren ondorengoek Marseillesa-ren kontra, korearrek japoniarren ereserkiaren aurka? Egia da himnoen kontrako protestak ohikoak direla herrialde baten kontrako iritzia adierazteko.
Espainiako Koparen finalean egindako txistualdia:
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa