07:39

Politika

Txistuak Espainiako himnoari

Indarkeriaren aurkako Batzordeak zigorrak ezartzea aztertuko du gaur

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Athletici eta Bartzelonari zigorrak ezartzea aztertuko dute, zaleek Espainiako ereserkiari txistu egiteagatik.

01:43
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Indarkeriaren, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Espainiako Gobernuaren Batzordeak bilera egingo du gaur, Athleticen eta Bartzelonaren kontra zigorrak ezartzea aztertzeko, talde horien zaleek Espainiako himnoari txistu egin ziotelako Kopako finalean.

Mariano Rajoyren Gobernuak agiri batean azaldu duenez, bileraren helburua izango da "jokaera desegokiak salatzea eta zigorrak proposatzea". Gaur goizean bilduko dira, eta arratsaldean prentsaurrekoa eskainiko dute, erabakitakoaren berri emateko.

Asteazkenean, Miguel Cardenal Kiroletako Kontseilu Nagusiko presidenteak ohartarazi zuen zigorrak jarriko dituztela Espainiako ereserkiari txistu egiten bazioten.

Finaleko atsedenaldian, Espainiako Gobernuak agiri bat plazaratu zuen, txistuak "gaitzesteko". Izan ere, "espainiar guztiak ordezkatzen dituzten ikurren aurkako erasoa" izan zela adierazi zuen.

Jaurlaritzaren eta Kataluniako Gobernuaren kritikak

Testuinguru horretan, Athletici eta Bartzelonari zigorrak ezartzea "akatsa" dela eta "lekuz kanpo" dagoela salatu du Eusko Jaurlaritzak. Halaber, "kontu sozio-politiko" honek "beste hausnarketa batzuk" behar dituela gaineratu du.

"Ondo egingo lukete Espainiako Gobernuak eta horren menpeko kirol erakundeek agintari batzuek egindako probokazioak aztertuko balituzte", deitoratu du.

Bestalde, Artur Mas Generalitateko presidentearen ustez, Indarkeriaren aurkako Batzordea biltzea "irrigarria" da.

"Horrelako jokaerak [txistu egitea] sustatzea lortuko du Espainiako Gobernuak; hanka-sartzea da [taldeei zigorrak ezartzea]", esan du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena