22:00

Politika

Gaztela-Mantxako Eguna

'Apaltasun handiagoa' eskatu dio Pablo Iglesiasek Pedro Sanchezi

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Podemoseko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, "1979. urteaz geroztik izandako hauteskunde-emaitzarik txarrena" izan dute sozialistek azken hauteskundeetan.

  • Pablo Iglesias, Podemoseko buruzagia. Argazkia: EFE

    Pablo Iglesias, Podemoseko buruzagia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak mezua helarazi dio gaur Pablo Sanchez PSOEko buruzagiari, eta atzo sozialistek Batzorde Federalean adierazitako "euforia" hoztu du Iglesiasek.

"Apaltasun handiagoa, Pedro", esan dio lider sozialistari, "1979. urteaz geroztik izandako hauteskunde-emaitzarik txarrena izan duzue eta".

Iglesias Toledon izan da, Gaztela-Mantxako Egunean, Podemoseko ekitaldiaren itxieran.

"Zalantzarik ez izan: PP gelditu nahi dugu, eta erakundeetatik kanporatu, baina gurekin akordioak lotu nahi dituenak, Pedro, bira eman behar du. Ez da nahikoa esatea PSOEk biraketa egingo duela: PSOEk bira ematen ez badu, ez da akordiorik izango", esan dio Iglesiasek Sanchezi. Halaber, "lasaitasuna eta leuntasuna" eskatu dizkio.

Bestalde, "AEBko Gobernuarekin egindako merkataritza-akordioarekin PSOE bat datorrela ikustea ez zaigu gustatzen", adierazi du. "Horrela ez, Pedro, hori ez baita bira ematea: horrek dakar PPk bezala gauzak egiten jarraitzea", ohartarazi du.

Iglesiasek azpimarratu duenez, herritarrek aldaketa nahi dute, ez akordioa. Horren harira, Podemosekin ituna lotzeko hiru elementu nagusiak izendatu ditu: herritarren protagonismoa nabarmentzea, ustelkeriarekin tolerantziarik ez izatea, eta kargurik ez duela nahi "PSOE buru duen gobernuetan ez baikara sartuko".

ara sartuko".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena