15:13

Politika

Ekainaren 21a

'Trintxerak gainditzeko' garaia dela esan du Gure Esku Dagok

Datorren ekainaren 21ean euskal hiriburuetan egingo dituzten ekitaldiak aurkeztu ditu Gure Esku Dagok

  • Gure esku dago

    Ekainaren 21eko ekitaldiak aurkeztu ditu Gure Esku Dagok. Argazkia: eitb.eus

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gure Esku Dagok datorren ekainaren 21ean euskal hiriburuetan egingo dituen ekintzak aurkeztu ditu gaur. “Hamarkadetan eraikitako trintxerak gaitzeko garaia da”, adierazi dute antolatzaileek. Antolatutako ekintzetan parte hartzeko deia ere luzatu dute.

San Mames aurrean egin dute aurkezpena eta Zelai Nikolas plataformako ordezkariak eta Andoni Aizpuru kazetariak parte hartu dute besteak beste.

Ekainaren 21ean egingo dituzten ekintzen berri eman dute. Horiek Bilboko San Mamesen, Donostiako Anoetan, Gasteizko Buesa Arenan, Iruñeko zezen plazan eta Baionan egingo dituzte, goizez eta arratsaldez.

“Hamarkadetan eraikitako trintxerak gainditzearen eta gure historiaren protagonista bihurtzearen alde gaude”, adierazi dute. Hiru oinarri aipatu dituzte hori aurrera eraman ahal izateko: “herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta herritarren garaia da”.

“Alderdi bakoitzaren interes edo estrategietatik haratago, sentsibilitateak eta borondateak elkartu behar dira aldarrikapena egiteko eta erabakitzea eskubidea dugula esatetik, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko”, zehaztu dute.

Datorren ekainaren 21ean salto kualitatibo bat egitearen alde agertu dira, “borondatek elkartzeko sinboloa erakusten duten oihalak elkartuz eta erabakia ahalbidetuko duten kutxa osatuz”. “Egungo kutxa etorkizuneko erabakia da, eta gure esku dago horrela izatea”, gaineratu dute.

Ekainaren 21ean Bilboko Euskalduna eta Areatza zubia elkartuko dituzte oihalekin osatutako kate baten bidez. Arratsaldeko bostetan ekitaldi nagusia egingo dute San Mamesen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena