09:23

Politika

Presoak

ANk zigorren pilaketa atzera bota du, EBri galdetzea ukatu ondoren

Agentziak | Erredakzioa

Santiago Arrospide eta Alberto Plazaola ETAko presoen kaleratzeen inguruan izandako interpretazio ezberdinek sortu dute gatazka. Gorenak, ondoren, zuzendu egin zituen.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Auzitegi Nazionaleko ETAko hainbat presok eskatutako zigorren pilaketa ukatzea erabaki du bozketa juxtu batean. Auzitegiak atzera bota du Santiago Arrospide, “Santi Protros” eta Alberto Plazaola aske utzi dituen Europako arautegiaren inguruan Luxenburgoko Auzitegian galdera egitea.

Zigor Arlozko auzitegia hogei magistratuk osatzen dute eta aldeko hamaika boto eta aurkako bederatzi boto izan dira. Hiru orduko eztabaidaren ondoren, Auzitegi Gorenak martxoan hartutako ebazpena jarraitzea erabaki du.

Europar Batasunari galdetzeko erabakia atzera bota ondoren, auzitegiak ukatu egin du ETAko presoen eskaera.

Fiskaltzaren txostean

Gaia eztabaidatzeko, 20 bat magistratu bildu dira, eta Fiskaltzak martxoaren bukaeran aurkeztutako txostena izan dute mahai gainean. Europari galdetzearen kontra agertu zen Fiskaltza bertan. Horren arabera, ''desegokia'' da, jada badagoelako gai horren inguruan Auzitegi Gorenak emandako ebazpena.

Gaurko bilerara gaia eraman duten magistratuek honakoa argitu nahi dute: EBko beste lurralde batzuetan betetako zigorra Espainiako Estatuan bete beharrekoari kendu behar zaion beti edo, Fiskaltzaren irizpideei jarraituz, neurri hori 2010etik aurrerako zigorrei bakarrik aplikatu behar zaion.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena