Politika
Topaketa
EITB.EUS
Marcelino Camacho auditorian egiten ari dira ekitaldia, Diputatuen Kongresuak atzera bota eta gero. GALeko kide izandako Jose Amedo ere topaketan izan da.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Madrilgo Marcelino Camacho auditorioa Ernest Lluch auditorio bihurtu da gaur, eta ETAren eta GALen biktimen arteko topaketaren lekuko izan da. Hasieran Diputatuen Kongresuan egitekoa zen ekimena, baina PPren eta PSOEren betoak lekuz aldatzea ekarri du.
San Carlos Borromeo parrokiak antolatu du topaketa, bigarren urtez jarraian. Besteak beste, Rosa Roderok, ETAk hildako Joseba Goikoetxea ertzainaren alargunak, eta Axun Lasak, GALek hildako Joxean Lasaren arrebak, parte hartu dute.
Carrero Blancoren biloba eta Ernet Lluchen alaba ez dira ekitaldian izan, baina euren testigantzekin eskutitzak bidali dituzte.
Jose Amedo GALeko kide ohia ere ekitaldian izan da. Iraganean egindakoaz arnegatzen duela esan die kazetariei, eta biktima guztiekin dagoela gaineratu du, "bai ETAren biktimekin, bai eta GALen biktimekin".
Alderdi politiko ezberdinetako ordezkariek ere parte hartu dute ekimenean, eta adierazpenak egin dituzte.
Hasieran Diputatuen Kongresuan egitekoa zen topaketa, baina Diputatuen Kongresuko Mahaiak atzera egin, eta bertan behera utzi zuen.
Udazkenean Katalunian topagunearen ekitaldi berri bat egiteko asmoa erakutsi dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa