Politika
Bartzelona
Agentziak | Erredakzioa
''Nekez gertatzekoa da, baina gerta daiteke'', esan du Bartzelonako jarduneko alkateak. PPk bere izendapenaren alde bozkatutako lukeela aurreratu du Triasek.
Xavier Trias
Xavier Trias (CiU) Bartzelonako jarduneko alkateak ez du baztertzen hiriko alkatea izatea berriz, ERC eta PSC alderdiekin ''gobernu sendoa'' adostuta. TV3 telebistan egin duen elkarrizketa, Triasek onartu du ''nekez gertatzekoa'' dela hori, baina gerta daitekeela.
Horren harian, Triasek aurreratu du PPk bere izendapenaren alde bozkatutako lukeela. ''Ez dut ezetz esango norbaitek ni alkate egiten banau; 21 zinegotzi lortuta, ez naiz hain inozoa ezetz esateko'', esan du. ''Ikusi dezagun zien aukera dagoena'', gaineratu du. Jarduneko alkateak esan duenez, dei asko jaso ditu berriz ere alkatetza lortzen saiatu dadin.
Triasek azpimarratu du Ada Colauri dagokiola gobernua osatzeko ekimena; hala ere, esan du berak gobernua osatzeko ituna lortzea ez litzatekeela BComú koalizioaren kontrako erasoa. ''Madrilen ez dute antidemokratikotzat jotzen'', gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa