23:24

Politika

Eusko Legebiltzarra

Agerraldien fasea bukatu da Autogobernurako Lantaldean

Agentziak | Erredakzioa

Jon Azua lehendakariorde ohiak egin du azken agerraldia asteazken honetan. Euskadi “Europar Batasuna osatzen duten gainerako 27 estatuen parekoa” izatea defendatu du buruzagi ohiak.

  • Juan Jose Ibarretxe lehendakaria Autogobernurako Lantaldean. Artxiboko irudia: EFE

    Juan Jose Ibarretxe lehendakaria Autogobernurako Lantaldean. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Agerraldien fasea itxi du gaur Eusko Legebiltzarreko Autogobernurako Lantaldeak. Duela urtebete hasi zen, eta adituen, erakundeetako ordezkarien eta ordezkari ohien 40 bat testigantza hartu ditu.

Joan Azua lehendakariorde ohiak eman dio amaiera agerraldien faseari. Aldez aurretik, Jose Antonio Ardanza, Juan Jose Ibarretxe eta Patxi Lopez lehendakariak pasatu dira bertatik, eta baita politikariak, unibertsitateko irakasleak eta filosofoak ere.

Euskadirentzako estatus berri baten alde egin du Azuak. Euskadi ?Europar Batasuna osatzen duten gainerako 27 estatuen parekoa? izatea aldarrikatu du. Lehendakariorde ohiaren ahotan, Euskadik ?Espainiak baino egoera ekonomiko hobea? du. Esparru ekonomikoan erabakiak gertutik hartzea ?bermea? dela gaineratu du Azuak.

Txostenak

Agerraldi guztietako ondorioen laburpen bat egiteko konpromisoa hartu du Jone Berriozabal (EAJ) Lantaldeko koordinatzaileak. Txostena amaitzeko epemugarik ez du jarri; izan ere, urtarrilera arte egindako agerraldien transkripzioak bakarrik dituzte eskura, eta lana luze joango da.

Lantaldeak beste erakunde batzuei ere eman zien txostenak egiteko enkargua, eta Berriozabal horiekin harremanetan jarriko da. Oraingoz, ez dute txostenik igorri Eusko Legebiltzarrera.

EAEko autogobernua eguneratzeko bideak proposatzeko helburua du Lantaldeak. Duela urtebete hasi ziren agerraldiak, 2014ko maiatzaren 27an.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena