23:37

Politika

Auzitegi Konstituzionalean

'Mozal legea'ren aurkako helegitea aurkeztu du oposizioaren gehiengoak

Agentziak | Erredakzioa

CiUk eta EAJk ez dute oraingoz ekimena babestu, baina bi taldeak arauaren kontra agertu dira. Herritarren Segurtasunerako Legea uztailaren 1ean sartuko da indarrean.

01:10
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

'Mozal legea' izenarekin ezagutzen den Herritarren Segurtasunerako Legearen aurkako helegitea aurkeztu du gaur oposizioaren gehiengoak Auzitegi Konstituzionalean, “PPren murrizketak geldiarazteko”. Gobernuak gizartearen protestak eragotzi nahi dituela salatu dute.

PSOE, Izquierda Plural, UPyD eta Compromis-Equo alderdietako ordezkariak joan dira Konstituzionalaren egoitzara helegitea erregistratzera. Coalicion Canariak eta Geroa Baik ere babestu dute helegitea. CiUk eta EAJk, ostera, ez dute oraingoz babestu, baina bi taldeak arauaren kontra agertu dira. Legea uztailaren 1ean sartuko da indarrean.

Francisco Martinez Segurtasunerako Estatu idazkariaren hitzetan, lege berria 1992ko araua, 'Corcuera legea', baino “garantistagoa” da. Horregatik, “lasai” agertu da, Konstituzionalak horren legezkotasuna berretsiko duela sinetsita.

Helegitea erregistratu eta gero, Antonio Hernando PSOEren Kongresuko bozeramaileak esan duenez, gobernuz kanpoko erakunde eta giza eskubideen elkarte ugarik helegiteari babesa eman diote. Hernandoren ahotan, Konstituzioan jasotzen dituen oinarrizko eskubideak urratzen ditu lege berriak; hain zuzen, “manifestazio eskubidea, prentsa eskubidea eta pertsonen duintasuna” urratzen ditu, helegitean salatutakoaren arabera.

Biktimen arteko batzarrari, betoa eta biziarteko zigorrari, babesa

‘Mozal legea’ baztertzen duela azaldu du EAJk agiri batean, baina helegitea PSOEren eskutik jartzeari uko egin dio. Sozialistek ETAren eta GALen biktimen arteko bilerari Kongresuan betoa jarri ziotela gogorarazi dute jeltzaleek. Gainera, PSOEk jihadismoaren aurkako ituna babestu zuela salatu dute jeltzaleek, eta baita “biziarteko espetxe-zigorra babesten duen Zigor Kode bat” ere, nahiz eta “Konstituzioaren kontrakoa” izan.

“Ez dugu PSOErekin askatasun publikoen inguruko testurik sinatuko, sozialisten jarrera argitu bitartean”, ohartarazi du Aitor Esteban EAJren Kongresuko bozeramaileak.

/p>

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena