Politika
Eusko Legebiltzarra
erredakzioa
Milaka omen dira jada tratu txar salaketak biltzen ari den aditu taldeak jaso dituen salaketak, eta gehiago ere izango direla azpimarratu du Paco Etxeberria txostenaren zuzendariak.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Milaka omen dira jada tratu txar salaketak biltzen diren aditu taldeak jaso dituen salaketak, eta gehiago ere izango direla azpimarratu du Paco Etxeberriak, Jaurlaritzaren bake planaren baitan egiten ari diren txostenaren zuzendariak. Gaur Eusko Legebiltzarrean izan dira bertako artxiboan zeuden dokumentuak jasotzen.
Besteak beste, Joxe Arregiren hilketaren inguruko dokumentazio jaso dute, Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentearen eskutik.
2016rako lana osatuta nahi lukete, eta deia egin du Etxeberriak segurtasun indarren aldetik inolako tratu txarrik jasan duen herritarra beraiekin harremanetan jar dadin.
Geroz eta kasu gehiago
Geroz eta kasu gehiago ari dira batzen ikerketara. Orain arteko kopuruaren datu zehatza ez dute jakitera eman nahi izan, ikerketa ez dagoelako oraindik amaituta, baina asko omen dira, milaka, Etxeberria ikerketako zuzendariak dioenez.
Azken 55 urteetan poliziaren esku torturak edo tratu txarrak jasan eta salatu dituzten euskal herritarren salaketak jasotzen ari dira.
Tartean, Zizurkilgo Joxe Arregiren kasua ari dira ikertzen. Torturatuta hil zuten 1981ean, Carabanchelgo kartzelan. Legebiltzarreko artxiboan aurkitu dute kasuari buruzko, sumarioari buruzko, dokumentazio zabala, garai hartako Legebiltzarreko ikerketa batzorde batera abokatuak igorritakoa.
2016an bukatu nahi dute lana. Jaurlaritzaren bake planaren ardatz nagusietako bat da eta, etorkizuneko elkarbizitzarako, iragana argitzea du helburu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa