Politika
ETA-REN ETA GAL-EN BIKTIMAK
AGENTZIAk | ERREDAKZIOA
Behe Ganberak argi berdea eman zion duela hilabete, baina biktimen elkarte batzuek eta PPk kritika zorrotzak egin dituztelako erabaki dute orain bertan behera uztea.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Diputatuen Kongresuko Mahaiak atzera egin du gaur, eta bertan behera utzi du ETAren eta GALen biktimek Behe Ganberaren areto batean egitekoa zuten ekitaldi bateratua. Biktimen elkarte batzuek eta PPk ekitaldia gogor kritikatu dutelako hartu dute orain erabakia.
EFE agentziak azaldu duenez, erabakia aho batez hartu du Mahaiak. Izan ere, PPko eta PSOEko kideek bozkatu dute ekitaldia bertan behera uztearen alde, eta Jordi Jane CiUko kideak ez du parte hartu bozketan.
Jesus Posada Kongresuko presidenteak, bere aldetik, azpimarratu du "baimena emateak egin zezakeen kaltea onura baino handiagoa" izango litzatekeela.
Posadaren esanetan, erabakia "Bozeramaileen Batzordean eztabaidatu" dute, zeren "PP eta PSOE ekitaldiaren kontra zeuden, biktima elkarte batzuekin batera".
Duela aste batzuk, ekitaldia baimentzeko erabakian atzera egitea eskatu zioten Jesus Posada Kongresuko presidenteari, eta horrek ikerketa juridikoa aginduko zuela aurreratu zuen.
Kongresuko Mahaiak duela hilabete eman zion argi berdea ekitaldiari. Orduan, denek, hau da, PPk, PSOEk eta CiUk, bozkatu zuten hori egitearen alde.
Josean Fernandez Hernando ETAko preso ohia (22 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, eta 2005ean geratu zen aske) parte hartu behar zuen bertan, eta ekitaldia Ernest Lluch ETAk hildako politikari sozialistaren izena duen aretoan egin behar zuten. Hain justu, Rosa Lluch alabak ere hartu behar zuen parte.
Rosa Roderok (Joseba Goikoetxea ETAk hildako ertzainaren alarguna) eta Axun Lasak (Joxean Lasa GALek hildako ETAko kidearen arreba) ere hartu behar zuten parte ekitaldi horretan.
Biktimen biltzarreko antolatzaileen ahotan, erabaki “larria” da
Diputatuen Kongresuak biltzarra “debekatzea” erabaki “larria” dela salatu dute ETAren eta GALen biktimen ekitaldiko antolatzaileek. Horrela, PPk eta PSOEk “bakearen bideari” laguntzen ez diotela ohartarazi dute.
Kongresuaren Mahaiak ekitaldia bertan behera uztearen “aurka” agertu dira antolatzaileak agiri batean. Are gehiago, Ganberaren erabakia “gaitzetsi” dute.
“Diputatuen Kongresuak bakeaz, elkarrizketaz, bizikidetzaz eta adiskidetzeaz hitz egiteko ETAren eta GALen biktimen arteko batzar bat debekatzea oso larria iruditzen zaigu, hori delako erabakiak merezi duen kalifikatzailea”, kritikatu dute antolatzaileek.
Kongresuaren “agenda politikoa biktimen monopolioa bereganatu duten” elkarteen “borondate politikoak” markatzen duela “agerian” geratu da, biltzarreko antolatzaileek azpimarratu dutenez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa