Politika
Emendakinak Legebiltzarrean
O.A. | ERREDAKZIOA
Jeltzaleek bederatzi emendakin aurkeztuko dizkiote astelehenean haustura hidraulikoa debekatu nahi duen herri ekimen legegileari.
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
EAJk bederatzi emendakin aurkeztu dizkio astelehenenean 'fracking'a edo haustura hidraulikoa debekatu nahi duen herri ekimen legegileari, ohar bidez jakinarazi duenez. Horrela, emendakin horietako batean, 'fracking'aren bidez esploratu eta ustiatzeko tekniketan bost urteko moratoria aplikatzea proposatuko du.
Halaber, Eusko Legebiltzarrean batzorde zientifiko independentea eratzea proposatuko du teknikaren eboluzioa eta formula berriak aztertzeko.
Beraz, EAJk azken unera arte itxarongo du alegazioak aurkezteko. Berez zuzenketak aurkezteko epea ostiralean bukatzen zen, baina praktikan taldeek astelehenera arteko epea dute zuzenketak erregistratzeko.
EH Bilduk, PSEk eta UPyDk, aurkeztu dituzte dagoeneko beren zuzenketak. Bestalde, PPk alegaziorik ez aurkeztea erabaki du.
Herritarren borondatea errespetatzeko eta baliabide naturalak babesteko eskatu du EH Bilduk bere alegazioetan. Horretarako, “ingurumen azterketa estrategiko” bat planteatu du koalizio abertzaleak, hau da, hobiz hobi ez egitea, kalte posibleak hobeto neurtu ahal izateko.
3. artikulua ezabatzea proposatu du PSE-EEk; izan ere, erkidego autonomoen debekua errefusatu du Auzitegi Konstituzionalak, sozialisten iturriek azaldu dutenez.
UPyDk hamaika zuzenketa aurkeztu ditu teknika horrekin aurrera eramaten diren ustiapenek “ingurumen kontrol zorrotzenak” betetzea ziurtatzeko. Horrela, debekua arbuiatu du UPyDk, “irtenbidea ez delako”.
Herri-ekimen legegilea 100.000 lagun baino gehiagok babestu zuten. Euskadin hidrokarburo ez konbentzionalen esplorazioa, ikerketa eta ustiapena debekatu nahi ditu herri-ekimenak. Era berean, horretarako fraktura hidraulikoaren teknika erabiltzea debekatu nahi du testuak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa