Politika
Kutxabank auzia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kutxabank auziko herri akusazioak egindako salaketak 'faltsuak' direla adierazi ondoren, azpimarratu du ez duela baztertzen neurri legalak hartzea.
Mikel Cabieces. Artxiboko irudia: EFE
Mikel Cabieces Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak ukatu egin du Kutxabankek eta Iberdrolak soldata ordaintzen zioten bitartean, langabezia saria ere jaso zuela. Azaldu duenez, hilabete eta erdiz langabezia saria jaso zuen; gero, abokatu lanetan aritzeko autonomo gisa alta eman zuen eta gizarte segurantzako kotizazioen hileroko ordainketa eman zioten.
Europa Press albiste agentziari eskainitako adierazpenetan gaur herri akusazioak egindako salaketak ukatu ditu. Cabieces auzian herri akusazio gisa esku hartzen ari diren eragileek -LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, EKA eta Euskal Herriko pentsiodunen plataforma- salatu dute Mikel Cabiecesek urtebetez langabezia saria jaso zuela, aldi berean, Kutxabanketik eta Iberdrolatik dirua jasotzen zuen bitartean (110.000 euro).
Cabicesek zehaztu du 2012ko urtarrilean Espainiako Gobernu ordezkari kargua utzi ondoren, langabezia saria eskatu zuela eta hilabete eta erdiz jaso zuela prestazioa.
2012ko martxoaren 1ean Mikel Cabiecesek autonomo gisa alta eman zuen abokatu lanetan aritzeko.
Ildo horretan, azpimarratu du "erabat faltsua" dela 2012ko martxoaren 1etik aurrera langabezia saria jaso zuela.
Bestalde, Kutxabank auziko herri akusazioak egindako adierazpenak faltsuak direla nabarmendu ondoren, ohartarazi du horien kontra neurri legalak hartzea aztertzen ari dela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa