12:36

Politika

Hirugarren bozketa

Susana Diaz: 'Ez dut baimenduko Andaluzia inoren kromo izatea'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Andaluziako presidentea aukeratzeko inbestidura saioan Susana Diaz sozialistak alderdikideen babesa soilik jaso du. Oraingoz ez dute laugarren bozketa egiteko egunik zehaztu.

00:58
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Susana Diaz Andaluziako Juntako jarduneko presidenteak gaur ohartarazi du ez duela baimenduko maiatzaren 24an Andaluzia "inoren kromo izatea", eta azpimarratu du Andaluzian hauteskundeak errepikatu behar badira egin egingo direla.

"Ez dut baimenduko Andaluzia inoren kromo izatea, hori pentsatzen duena oker dago. Hauteskundeak berriz egin behar badira egingo ditugu eta ez PSOEk eta ezta hautagai honek ere ez dugu beldurrik", azpimarratu du.

Horrela mintzatu da Susana Diaz Parlamentuko Talde Sozialistaren aurrean, inbestidura saioko hirugarren bozketa egin baino lehen.

Aipaturiko bozketan, Andaluziako Parlamentuak hirugarrenez bota du atzera Diazen inbestidura. Guztira, PSOEko parlamentarien aldeko 47 boto eta oposizioaren kontrako 62 boto -PP, Podemos, Ciudadanos eta IU- jaso ditu.

Aurreko bi bozketetan ez bezala, Juan Pablo Duran Andaluziako Parlamentuko presidenteak ez du egunik zehaztu laugarren bozketa egiteko. Beraz, ziurrenera, maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeen ondotik egingo da.

Diazen esanetan, gainerako alderdiak "aitzakiak" jartzen ari dira haren inbestidura oztopatzeko: "Egun batean bankuei ezarritako baldintzak dira oztopo eta atzo antzerako gertakari bat bizi izan genuen". Atzo, PPk bertan behera utzi zituen PSOErekin zabaldutako negoziazioak Aznalcollarreko meategiari buruzko autoa argitaratu ondoren.

Dena den, presidentegai sozialistak azpimarratu du PSOEk eskua zabalik duela negoziatzen jarraitzeko.

Bestalde, Diazek gogor kritikatu ditu "beren burua berritzat dituzten alderdiak" PPri jarraipena egiteagatik.

Azkenik, berriz hauteskundeak deitzeko aukeraren inguruan esan du egiten badira argi eta garbi ikusiko dela "nork pentsatu duen herritarren arazoetan eta nork bere interesetan".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Andaluzia

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena