Politika
Donostia
agentziak | erredakzioa
Bestalde, Udalak azaldu du berak ez duela ezer kendu, eta une honetan ez dagoela horretarako "inolako agindurik", eta ez dagoela halakorik aurreikusita.
Ordoñez, plaka jartzen. Argazkia: Efe
Consuelo Ordoñez Covite terrorismoaren biktimen kolektiboko presidenteak salatu du atzo Donostian ETAk hildakoen omenez jarri zituzten 73 plaketako hamar kendu egin dituztela.
Efe albiste agentziari adierazi dionez, plaka horiek "gaiztotasunez betetako" pertsonek kendu dituzte, "herri honetako gorrotoaren kultura ez delako batere aldatu".
“ETAk jada ez gaitu hiltzen, baina gorrotoaren kultura ez da aldatu”, azpimarratu du Ordoñezek, horren errua "gure erakundeena" dela adierazi aurretik. Izan ere, "gai hau" ez dutela "sekula landu" salatu du Ordoñezek.
Coviteren presidenteak plakak "kentzeko erabakirik ez hartzeko" eskatu dio Donostiako Udalari, eta "errespeta" dezala "beharrezko eta premiazko ekintza duina".
Biktimen elkarteak prentsa-ohar batean adierazi duenez, aste honetan bertan helaraziko dio Juan Karlos Izagirre alkateari 73 plaken faktura, 1.140,12 euroko, "biktimek beregain hartutako" gastuari aurre egiteko.
Bestalde, Udaleko iturriek azaldu dute ez dutela ezer kendu, eta une honetan ez dagoela horretarako “inolako agindurik”, eta ez dagoela halakorik aurreikusita.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa