Politika
Terrorismoa
Agentziak | Erredakzioa
Kontaketa bideoan zein audioan grabatu eta Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Institutuan utziko dute “memoria eta elkarbizitza eraikitzen” laguntzeko.
Euskadin talde terroristak hil dituzten biktimen 100 senitarteko baino gehiago testigantzak bideoan eta audioan grabatzeko prest daude, “memoria eta elkarbizitza eraikitzen” laguntzeko.
Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseilua Gasteizen bildu da gaur. Jonan Fernandez Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak eta Monika Hernando Biktimen zuzendariak bileran parte hartu dute.
Gertu Programaren bigarren fasea martxan jarri dutela jakitera eman du Eusko Jaurlaritzak batzarrean. Horrela, terrorismoko biktimen testigantzak grabatzen hasiko dira ekainean.
100 biktima baino gehiagoren kontaketa bideoan zein audioan grabatu eta Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Institutuan utziko dute, Gasteizko Exekutiboak agiri batean jakinarazi duenez.
Bestalde, Enrique Ullibarriarana Biktimen Zuzendaritzako aholkularia Espainia osoko biktimen elkarteekin biltzen ari dela jakitera eman du Fernandezek bileran. Ekainaren hasieran jardunaldi batzuk antolatuko dituzte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa