Politika
Memoria Historikoa
agentziak | erredakzioa
25.000 euro bideratuko ditu Gobernuak lan horietara, hala 6-8 deshobiratze prozesutako gastuak ordaindu ahal izango dituztela uste baitu.
Deshobiratzeak
"Nafarroan 1936ko kolpe militarraren ondorioz hil zituzten edo frankismoko errepresioaren biktima izan ziren" pertsonen deshobiratzeak diruz laguntzea erabaki du Nafarroako Gobernua.
25.000 euro bideratuko ditu Gobernuak lan horietara, hala 6-8 deshobiratze prozesutako gastuak ordaindu ahal izango dituztela uste baitu. Aurten diru hori nahikoa izango delakoan dago Gobernua, 2013an eta 2014an 2 eta 4 eskaera jaso baitzituzten, hurrenez hurren.
Javier Morras Presidentzia kontseilariak prentsaurreko batean azaldu duenez, "aurten egingo diren deshobiratze prozesu guztiei laguntzea" da helburua; horregatik, deialdia irekita egongo da 2015 osoan.
Gustura agertu da Nafarroako Gobernuaren ordezkaria, Memoria Historikoaren Legea "osorik betetzeko" beste "urrats bat" egin dutelako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa