Politika
'Bakerako Euskal Bidea'
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
"Bakea eta elkarbizitza lortzeko" koalizioak proposatutako 'bide-orri' berrian jasota dago proposamen hori. Jendaurreko aurkezpena egin dute igande honetan Donostian.
Albisteak (3)
EH Bilduk 'bide-orri' berria aurkeztu du igande honetan Donostian, xede izanik "bakea eta elkarbizitza lortzea". Asmo horrekin, hainbat proposamen egin ditu, tartean, "ETA armagabetzeko haren armategiak suntsitzea".
Gaur jendaurrean aurkeztutako dokumentu horren arabera, "gatazka politikoa konpontzeko" lau alor izendatu ditu koalizioak: biktimak, espetxe-politika, iheslarien itzulera, eta "armagabetzea eta desmilitarizazioa".
Pello Urizarrek eta Axun Fernandez de Garaialdek proposamena jakitera eman dute igande goizean Miramongo Parke Teknologikoan izandako ekitaldian. Koalizioaren hainbat buruzagi izan dira bertan, tartean, Sortuko presidente Hasier Arraiz.
Proposamen berria, 'Bakerako Euskal Bidea' izenburukoa, "euskal gatazkaren ondorioak konpontzeko bide egingarria da", aipatutako lau ardatzetatik abiatuta. Koalizioak azaldu duenez, ardatz bakoitzak "tratamendu propioa eta zehatza dauka, baina haien artean lotura dute, beraz, bere osotasunean artatu behar ditugu".
ETAren armategiak zigilatu
Dokumentuan jasotako proposamenen arabera, helburuetako bat izango da "ETAren armategien zigilatze eta egiaztatze prozesua ahal bezain laster gauzatzea". Horretarako, "Armagabetze Batzorde Independentea" sortzeko eskatu du koalizioak, "nazioarteko erakunde erraztatzaileen esku-hartzearekin batera".
Dokumentu horrek dioenez, "Armagabetze Batzorde Independente horrek ETAren armategien deuseztatzearekin bukatuko den prozesu kontrolatua, ordenatua eta adostua diseinatuko eta azken bururaino eramango luke arrazoizko epe batean".
Biktimak
Biktimei eta oroimenari dagokionez, EH Bilduren irudiko, "funtsezkoa da jazotakoari buruzko egia ezagutzea", xede izanik "biktima guztiek aitortzarako eta erreparaziorako eskubidea izatea". Horren harian, eta gertatutako guztiaren memoria osoa jasotzeko helburuarekin, giza eskubideen urraketa guztiak bilduko dituen datu basea eratzea eta 'Egiaren Batzordea' sortzea proposatu du koalizioak, "jasandako sufrimenduak partekatuta, elkarren zauriak ixteko asmoz".
Hasier Arraiz EH Bilduren legebiltzarkideak eta Sortuko presidenteak hitzaldia eskaini du, eta aitortu duenez, "sarritan ez dugu espero bezala jokatu, indarkeriaren ondorioak pairatu zutenen minaren aurrean sentsibilitatea falta izan zaigu".
Bestalde, Arraizek azpimarratu duenez, "erantzukizun politikotik, EH Bildu mugitzen ari da, eta bakearen aldeko urratsak ematen ari da, prozesua inoiz gelditu ez dezan".
ditu ez dezan".2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa