09:10

Politika

Kataluniako prozesua

ANC: 'Katalunia prest dago Espainiako lege bidegabeak desobeditzeko'

Agentziak | Erredakzioa

Forcadellen esanetan, "M24ean erakutsiko dugu kataluniarrok, bozkatzen dugunean, independentziaren alde egiten dugula" eta, egun hortik aurrera, "Estatu kataluniarra eraikitzeko prozesua hasiko da".

  • Bartzelonako Palau Sant Jordin egindako ekitaldia. Argazkia: EFE

    Bartzelonako Palau Sant Jordin egindako ekitaldia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carme Forcadell Assemblea Nacional Catalanako (ANC) presidenteak bart baieztatu duenez, Katalunia "prest dago Estatu espainiarreko lege bidegabeak desobeditzeko" eta, irailaren 27az geroztik, Estatu independentea eraikitzeko.

Horiexek izan dira Forcadellen hitzak, ANCk, Omnium Culturalek eta Independentziaren Aldeko Udalen Elkarteak (AMI) antolatutako ekitaldiaren amaierako hitzaldian. "Bueltan datoz boto-kutxak, buelta gaitezen kalera" deitutako ekitaldiak maiatzaren 24ko bozketan burujabetzaren aldeko udalerriak batzeko helburua zuen.

Batzarra Bartzelonako Palau Sant Jordin egin dute eta, bertan, Forcadellek esan duenaren arabera, kataluniarrek historiako "erronkarik garrantzitsuena" dute eta gaineratu du: "bakarrik elkarrekin joanez gero, elkarteak eta gizarteak, posible egingo dugu, hori dela eta, ahalik eta udal eta eskualdeko kontseilu behar ditugu, errepublika kataluniarraren alde".

"Behetik gorako prozesua eratzea da asmoa -zehaztu du- ekonomiako eliteek inoiz gidatuko ez duten aldaketa baita Estatu kataluniarra egitea ahalbidetuko diguna".

"Forcadellen iritzian, "M24ean erakutsiko dugu kataluniarrok, bozkatzen dugunean, independentziaren alde egiten dugula" eta, egun hortik aurrera, "Estatu kataluniarra eraikitzeko prozesua hasiko da; ez dago beste aukerarik eta errepublika eraikitzea da prozesurik erakargarriena eta etorkizuna bermatuta duen bakarra, ez diogulako baimena eskatu behar".

"Prest gaude eta badakigu nora goazen -azpimarratu du-, horregatik, alkate eta zinegotzi berriei independentziaren bidearekin bat egitea eskatzen diegu, eta prest gaude Estatu espainiarreko lege bidegabeak desobeditzeko".

ANCren presidentearen arabera, "inolako estaturik ez gobernurik saihestuko du I27an errepublika kataluniarra irabaztea" eta "horiek gure historiako hauteskunderik berezienak izatea".

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena