Politika
Ezker abertzalea
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Batasuneko bozeramaile ohia espetxean "prestatzen" ari dela esan du Pernando Barrenak.
Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohia. EiTB
Arnaldo Otegi Batasuneko buruzagi ohia politikara itzuliko da, eta horretarako "prestatzen" ari da espetxean, Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak aurreratu duenez.
Onda Vasca irrati katean eskainitako elkarrizketa batean, Otegik egungo egoera "atzera kontaketa" gisa ikusten duela azaldu du Barrenak.
Horren esanetan, "zail da zehaztea" noiz aterako den espetxetik buruzagi abertzalea, data "asteak edo hilabeteak" mugi daitekeelako, baina "zortea" lagun bada, hurrengo urteko udaberrian gertatuko dela uste du.
"Otegik gogo handia du ekarpen politikoak egiten jarraitzeko", esan du Barrenak, eta ordurako egoera politikoa "egungoa baino aurreratuagoa" izatea espero duela gaineratu du.
gaineratu du.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa