Politika
Sant Jordiren eguna
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kataluniako presidenteak Sant Jordiren dragoiaren metafora erabili du Espainiako Gobernuaren aurka egiteko.
Artur Mas Generalitateko presidenteak "heroismoa" eta "batasuna" eskatu dizkie herritarrei, Kataluniari mehatxu egiten dioten "dragoiei" aurre egiteko.
Agintariak hitzaldi instituzionala egin du gaur, Sant Jordiren egunaren harira. Hori dela eta, Sant Jordiren dragoiaren metafora erabili du, Espainiako Gobernua kritikatzeko.
Masek batuta egoteko deia egin du. "Erronkak oso handiak dira, eta denok bat eginda baino ezingo dugu egin aurrera", esan du, atzo ERCk konpromisorik eza leporatu ostean.
"Herri batek heroi bat eredu gisa hartzen badu, horren heroismoa bizi nahi duela esan nahi du", adierazi du, Joan Maragall idazlea aipatuta. "Gure heroia betikotzea nahi badugu, borroka berritu behar dugu etengabe", gaineratu du.
Sant Jordiren kondaira oinarri hartuta, egun Katalunian "dragoi asko" dagoela deitoratu du, eta "langabezia, ezjakintasuna, bakartasuna, gaixotasuna eta Kataluniaren duintasunari errespeturik eza" aipatu ditu horren adibide gisa.
"Diada duin bat ospatzen duen herri batek bere etorkizuna denok batera erabaki nahi duen herri bat da", nabarmendu du Masek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa