18:09

Politika

Diru zuritzea

Zerga Agentzia Rodrigo Ratoren etxebizitza miatzen ari da

agentziak | erredakzioa

Fiskaltzak eskatu ostean, epaileak eman du miaketa egiteko agindua, dirua zuritu ote duen jakiteko egiten ari den ikerketaren baitan.

  • Rodrigo Rato Espainiako Gobernuko presidenteorde ohia.

    Rodrigo Rato Espainiako Gobernuko presidenteorde ohia. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Zerga Agentziako agenteak Rodrigo Rato Espainiako Gobernuko presidenteorde ohiaren Madrilgo etxebizitza miatzen ari dira, Zerga Agentziako iturriek jakitera eman dutenez.

Aipatu iturrien arabera, Fiskaltzaren eskariz eman du epaileak miaketa egiteko agindua.

Zerga Agentzia Rato ikertzen ari da amnistia fiskala baliatu zuenean dirua zuritu ote zuen argitzeko.

Gainera, Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak inputatu egin zuen Bankiaren bat-egite eta burtsara ateratze prozesuaren baitan.

Era vereab, Bankiako eta Caja Madrideko kontseilari ohiek erabiltzen zituzten 'black' txartelen auziaren barruan ere ikertzen ari dira presidenteorde ohia.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena