Politika
EAE-KO AUZITEGI NAGUSIA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Guardia Zibilari "xake-mate" emateko deia egin zuen Sortuko presidenteak, "Mate" operazioaren egunean.
Albisteak (4)
Juan Calparsoro EAEko fiskalburuak delitu zantzuak atzeman ditu Hasier Arraiz Sortuko presidenteak Guardia Zibilari buruz egindako adierazpenetan. Hain zuzen ere, Institutu Armatuari "xake-mate" emateko deia egin zuen legebiltzarkide abertzaleak.
EAEko Auzitegi Nagusiaren Zigor Aretora igorritako txosten batean, hitzok Estatuko erakundeen aurkako delitua izan litezkeela azaldu du. Horregatik, ez du "oztopatuko" Dignidad y Justicia elkarteak aurkeztutako kereila.
Calparsorok idatzian zehaztu duenez, Fiskaltzak ikerketa abiatu zuen auzi hori argitzeko, Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ere salaketa jarri baitzuen, Guardia Zibilari mehatxu egitea egotzita.
Hori horrela, izapide guztiak Auzitegi Nagusiari igorri dizkio fiskalak, auzi bakar batean batera ditzan.
Arraizek urtarrilaren 12an egin zituen adierazpenak, Donostian egindako agerraldi batean. Ordu batzuk lehenago, Guardia Zibilak ETAko presoen abokatuen aurkako "Mate" operazioa abiatu zuen, eta 16 pertsona atxilotu zituen. Aurretik, "Xake" operazioa ere gauzatu zuen.
"Espainia estatu terrorista da, zalantza barik; Euskal Herriak Guardia Zibilari xake-mate emateko unea heldu da", esan zuen Arraizek horren aurrean.
Amaia Izko Sortuko buruzagiaren hitzetan, Calparsororen erabakiak “juridikoaz gutxi du”. “Fiskala Estatuko aparatuen barruan beste toki bat baino ez da hartzen ari, baina jarrera nahiko aktibo bat hartuz”, ziurtatu du Izkok prentsaurrekoan, Donostian.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa