Politika
Zerga Agentzia
Erredakzioa
CiUko diputatu ohi eta presidente ohiaren semeak emazteak ustez egindako lan batzuen atzean ezkutatzen zituen diru-sarrerak, baina emazteak ez zituen lan horiek egiten.
Oriol Pujol CiUren diputatu ohia. Argazkia: Efe
Oriol Pujol CiUren diputatu ohiak Anna Vidal emaztearen izenean zeuden elkarteetako "diru-sarrera irregularrak" jaso zituen, Europa Pressek Zerga Agentziaren azken txostena aipatuta jakitera eman duenez.
ITVen auzia ikertzen ari den epaitegiak eskatutako txosten horrek "egiaztatu"tzat ematen du, "bankuko kontuetako mugimenduetan oinarrituta", Oriol Pujolek "diru-sarrera irregularrak" izan zituela Sergi Alsina enpresariaren esku zeuden elkarteetatik.
Oriol Pujol, Anna Vidal emaztea eta Alsina inputatuta daude ITVen auzian. Politikari kataluniarrak bere influentzia baliatuta dirua lortu ote zuen ikertzen ari dira auzi horretan, eta fiskalak dio Anna Vidalek ustez egindako lan gisa jasotzen zutela dirua, baina Vidalek sekula ez zituela lan horiek egiten.
Zerga Agentziaren arabera, Serveis i Participacio Nova eta Avima Projectes elkarteetako kide eta administratzaile bakar gisa Vidal agertzen bada ere, "elkarte horiek jasotako diru-sarreren onuradun da Oriol Pujol Ferrusola".
Jordi Pujol Ferrusola: "Etorkizunaz ez kezkatzeko esaten zigun aitonak”
Bestalde, atzerrian ezkutatutako dirua aitonarena zela defendatu zuen Jordi Pujol Ferrusolak, Jordi Pujol Kataluniako presidente ohiaren semeak, epailearen aurrean: “Etorkizunaz ez kezkatzeko esaten zigun aitonak, txoko bat utziko zigulako”.
Ezkutatutako dirutzari buruzko dokumentaziorik ez duela azaldu zion Ferrusolak epaileari, kontuak “bankuan uzten zen papertxo batean” zeramatzalako. Seme zaharrenaren hitzetan, “izenaren asuntoan erabateko opakutasuna” bilatzen zuen familiak.
Generalitateko presidente ohiaren semerik zaharrenak martxoaren 26an deklaratu zuen inputatu gisa epailearen aurrean.
learen aurrean.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa