13:23

Politika

Akitania-Euskadi bilera

Urkulluk eta Roussetek AHTaren aldeko apustua berretsi dute

eitb.eus

Madariaga dorretxean egin dute bilera Akitaniako eta Euskadiko presidenteek, urtero legez, eta estrategikotzat jo dute trenaren azpiegitura.

1:23
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Alain Rousset Akitaniako presidenteak Abiadura Handiko Trenaren alde egin dute Busturiako Madariaga dorretxean egindako bileraren ondotik.

Azpiegitura honekiko konpromisoa berretsi dute biek, Europako garraio sarerako ez ezik, Euskadik eta Akitaniak osatzen duten eskualdearentzat ere estrategikoa dela iritzita.

Lehendakariak, horrenbestez, dei egin die Abiadura Handiko Trena eraikitzeko lanekin zerikusia duten erakundeei, epeak bete ditzaten.

Bestalde, langabeziaz ere mintzatu da Iñigo Urkullu. Martxoko datuak ez direla pozgarriak, baina itxaropen izpiak sendo jarraitzen duela azpimarratu du, urtez urteko bilakaera ikusita, langabeen kopuruak behera egin duelako eta Gizarte Segurantzan izena eman dutenen kopuruak, berriz, gora.

Akitania-Euskadi euroeskualdeak, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria egun presidente duela, 2015eko Batzar Nagusia egin du gaur Busturian (Bizkaia), Madariaga dorretxean.

Lehendakariarekin batera, besteak beste, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua eta Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia izan dira bileran.

Halaber, Akitaniako Eskualde Kontseiluaren izenean, besteak beste, François Maitia presidenteordea, Mathieu Bergé Garraio kontseilaria eta Eric Guilloteau Enplegua eta Ekonomia Garatzeko kontseilaria egon dira bertan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena