Politika
Katalunia
EFE
Kataluniako Trantsizio Nazionalerako Kontseiluak egindako dokumentuaren arabera, irailaren 27an hauteskundeak egitea da katalanei ahotsa emateko bide posible bakarra.
Artur Mas Generalitateko presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Kataluniako Gobernuak bertako Trantsizio Nazionalerako Kontseiluak Kataluniako prozesuari buruz egindako dokumentua bidaliko die enbaxadei eta atzerriko herrialdeetako ordezkariei. Kataluniako Trantsizio Nazionalaren arabera, katalanei beren etorkizunaz galdetzeko aukera bakarra irailaren 27ko hauteskundeak egitea da, "Estatu espainiarrak galdeketa egitea erabat baztertu ostean".
Kataluniako Gobernuaren komunikazio bulegoak jakinarazi duenez, Kataluniako Trantsizio Nazionalak katalanei beren etorkizunaz galdetu ahal izateko erakundeek egin duten bideari buruzko dokumentua eman dio Gobernuari.
Dokumentu hori atzerriko herrialdeek Espainian dituzten enbaxadetara bidaltzea erabaki du Masen Gobernuak, bereziki Europar Batasuneko herrialdeetara, Kataluniako Gobernuaren arabera, jakin dezaten "Espainiako Gobernuak maila baxuko demokrazia aplikatzen duela eta katalanen botoa eragotzi nahi duela".
Oharraren arabera, egoera horrek irailaren 27ko hauteskundeak deitzera behartu du Artur Mas Generalitateko presidentea. Are gehiago, Kataluniako Trantsizio Nazionalerako Kontseiluaren arabera, hori da katalanei galdetzeko modu bakarra.
Aipaturiko txostenean irakur daitekeenez, Kataluniak galdeketa gauzatzeko egindako proposamenek Espainiako erakundeen ezezkoa jaso dute. Halaber, dio negoziatzeko aukera ere ukatu egin diola Gobernuak Kataluniari eta ez duela legeak adostutako galdeketa bat egiteko ematen dituen aukerak aintzakotzat hartu ere.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa