Politika
Bake eta Bizikidetza Lantaldea
EUROPAPRESS
Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, EAJk Sorturi egin dion eskaintzak korapiloa askatzen lagun dezake.
Josu Erkoreka. Artxiboko irudia: EiTB
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, ez da posible zoru etikoaren inguruko eskakizunak malgutzea Bake eta Bizikidetza Lantaldea desblokeatzeko. Halaber, azpimarratu du EAJk Sorturi egin dion eskaintzak ezker abertzalearekin dokumentu bat adosteko lagun dezakeela.
Erkorekak ezker abertzalearen "inmobilismoa" kritikatu du eta gaineratu du jarrera hori oztopo dela "desarmean aurrerapausoak emateko, iraganaren irakurketa kritikoa egiteko eta eragindako min bidegabearen aitortza egiteko".
Europa Press albiste agentziari eskainitako elkarrizketan, Erkorekak esan du "baikorra" dela eta jeltzaleen eta ezker abertzaleen arteko elkarrizketek fruitua emango dutela uste duela.
Haren esanetan, "beharrezkoa da ezker abertzaleak iraganaren irakurketa kritikoa egitea". Halaber, gogoratu du Hasier Arraiz Sortuko presidenteak zoru etikoaren inguruan adostasuna bilatzeko konpromisoa hartu zuela iragan irailean Eusko Legebiltzarrean. Horregatik uste du Sortuk haren posizioa aldatu behar duela euskal gizartearekin konpromiso hori hartu zuelako. "Hortik aurrera, alderdien arteko harremanek arlo horretan fruitua eman dezakeenaren itxaropena daukat", azaldu du.
"Bake eta Bizikidetza Lantaldea blokeatuta dago guztiok ezagutzen ditugun arrazoiak tarteko, eta beren irizpide aldaketak, iraganari egindako kritikak eta autokritika egiteko hartu zuten konpromisoak Bake eta Bizikidetza Lantaldea desblokeatzen lagundu badezake, helburua beteta egongo da. Hemendik aurrera egiten duten guztiak helburu hori lortzen lagunduko duenaren itxaropena daukat", nabarmendu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa