22:24

Politika

Argentina

Frankismoko krimenen auzia ez oztopatzeko eskatu diote Espainiari

Agentziak | Erredakzioa

Diktadurako krimenak epaitzeko Espainiako Gobernuaren “borondate falta” salatu du Argentinako kereilaren abokatuak. Era berean, Madrilek jarritako “oztopoak” kritikatu ditu.

  • Artxiboko irudia: EiTB

    Artxiboko irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kargudun ohi frankisten estradizioa ukatzeagatik NBEren kritikak jaso zituen Espainiako Gobernuak eta horrek kereilaren irizpidea baieztatzen duela uste dute Argentinako auzi-jartzaileek. Horrela, frankismoko krimenen ikerketa “oztopatzeari” uzteko eskatu diote Madrili.

Azken bost urteetan kereilak salatu duenarekin bat dator NBEren jarrera, Maximo Castex Argentinako kereilaren abokatuak azaldu duenez. Diktadurako krimenak epaitzeko Espainiako Gobernuaren “borondate falta” salatu du Castexek. Era berean, Madrilek jarritako “oztopoak” kritikatu ditu.

Espainiak 17 kargudun ohi frankista estraditatzeko eskaera atzera bota zuen eta NBEko lau adituk erabakia kritikatu zuten iragan astean. Maria Servini de Cubria Argentinako epaileak estradizioa eskatu zuen akusatuak Buenos Airesen galdekatzeko. Biktimen eta haien senitartekoen “babesik eza” salatu zuten NBEko adituek, “justizia eta egia ezagutzeko eskubidea dutelako”.

Castexen hitzetan, Espainiako Gobernuaren erantzunak “beti ezezkoak” izan dira, baina auzi-jartzaileak “saiatzen jarraitzera beharturik” daude eta “noizbait” biktimei ordaintzea lortuko dutela uste dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena