Politika
Gasteiz
Erredakzioa
Egoitzak zabaltzeko baimenik ez duela salatu dute Gasteizko jeltzaleek. Udalak, ostera, plataformaren egoitza “legezkoa” dela adierazi du.
?Ayudas+Justas? plataformaren egoitzak zabaltzeko baimenik ez duela salatu du EAJk. Horregatik, Udaltzaingoa bidaltzeko eta egoitza ixteko eskatu diote jeltzaleek Gasteizko Udalari.
Alvaro Iturritxa zinegotzi jeltzaleak agerraldia egin du goizean bulegoaren espedientea lortu eta gero. Plataformaren egoitza abenduaren 22an zabaldu zuten Posta kalean eta Javier Maroto (PP) Gasteizko alkatea inaugurazioan izan zen.
Iragan ostiralean Hirigintza bulegoetara jo zuela azaldu du Iturritxak. Lokalaren lizentziaren berri izan nahi zuen zinegotziak, baina espedientea ukatu ziotela esan du. Azkenean, gaur goizean, espediente eskuratu ahal izan duela erantsi du.
Espedientea irakurri ostean susmoa baieztatu duela adierazi du EAJko zinegotziak. Antza denez, bulego horretan sinadurak jasotzeko udal-baimenik ez du plataformak. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren aldaketa aldarrikatzen du plataformak eta horretarako sinadurak biltzen ari da. Udala plataformari ?mesede? egiten ari zaiola kritikatu du Iturritxak.
Udalaren erantzuna
Bestalde, plataformaren egoitza ?legezkoa? dela adierazi du Gasteizko Udalak.
Horrela, plataforma zerbitzuen kudeaketarako adierazpen bat jasotzeko izapideak egiten ari dela azaldu du Udalak. Hala ere, egoitza zabaltzeko behin betiko baimena lortu arte itxaron beharrik ez dutela gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa