Politika
Auzitegi nazionala
Agentziak | Erredakzioa
Ruz epaileari igorritako helegite batean, alderdiaren ustezko kontabilitate ezkutuaren inguruan, egotzitako delitu fiskalen aurkako defentsa egin du Barcenasek.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Luis Barcenas PPren diruzain ohiaren esanetan, berak ez zuen Ogasunean alderdiaren likidaziorik egin, lan hori alderdiaren arduradunek egin ohi zutelako, hori dela eta, haiek izan beharko lirateke delitu fiskalaren erantzuleak, enpresariek emandako dirua ez deklaratzeagatik.
Ruz epaileari igorritako helegite batean, alderdiaren ustezko kontabilitate ezkutuaren inguruan, egotzitako delitu fiskalen aurkako defentsa egin du Barcenasek.
Gainera, zergak ordaintzeaz PPren "administratzaileak edo ordezkari legalak" arduratzen ziren, batzorde nazionalak "ahalmenik handienak baimentzen dizkie "alderdiaren administrazioa, ogasunen ordezkaritza eta interesen" alde egiteko.
"Barcenas jauna ez zen erantzule izan, inoiz ez da izan, PPk Ogasunean egindako likidazioengatik", baieztatu egin du Francisco Maroto abokatuak. Era berean, abokatuaren arabera, "PPk ezarritako irizpide juridikoak -zergen arloan- bestelako karguek egiten zuten, ez zuzendariak, ezta diruzainak ere".
Ruzek gainera, Unifica enpresaren iruzur fiskalean laguntzaile izatea leporatu dio PPri, diru beltza erabilita ordaintzeagatik, Genova kaleko egoitzan egindako lanengatik. Gainera, Ruzek uste du PPk beste deliturik ere egin dela, kasu horretan egile moduan, zenbait enpresarik egindako dohainengatik, Barcenasek 2008an jaso baitzuen eskuz egindako kontabilitatean.
Horrez gain, Ruzen arabera, bi delituon erantzuleak Barcenas bera eta Alvaro Lapuerta PPko diruzainak izan beharko lirateke.
Alabaina, Barcenasen abokatuak defendatzen duenez, batetik, ez dutela egiaztatu Ogasunarne kontrako deliturik egin denik eta, bestetik, 2008ko dohainen kasuan, Barcenas ez zen administratzailea edo ordezkari legala, epaileak dioenaren kontra.
Cospedal: “Barcenas gezurretan ari da”
Gaztela-Mantxako Gobernuaren balantzea egin du Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak Guadalajaran. “Beste hainbatetan egin bezala” Luis Barcenas “gezurretan” ari dela adierazi du Cospedalek bertan. PPko idazkari nagusiaren ahotan, gezur bat mila aldiz esanda ere “ez da egia”.
“Suitzako milioiak non dituen helegitean azaltzen ote duen ez dakit”, galdetu du Cospedalek. Dagoeneko gezurretan ari dela auzitegietan “baten” demostratu diola azpimarratu du buruzagiak. “Behar beste aldiz” egingo duela ohartarazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa