Politika
Foru hauteskundeak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nafarroako Parlamenturako EH Bilduren zerrendaburu izango da Adolfo Araiz abokatua eta parlamentaria. Koalizio abertzalea "Nafarroan gobernatzeko prest dago", Araizen iritzian.
Adolfo Araiz ezker abertzaleko abokatua eta parlamentaria EH Bilduren zerrendaburu izango da. EiTB
Sortu, Eusko Alkartasuna eta Aralar alderdiak txandakatuko dira EH Bilduko Nafarroako foru hauteskundeetarako zerrendan. Gauzak horrela, Nafarroako Parlamenturako EH Bilduren zerrendaburu izango da Adolfo Araiz ezker abertzaleko abokatua eta parlamentaria.
Koalizio abertzalea "Nafarroan gobernatzeko prest dago", Araizen iritzian.
Komunikabideen aurrean aurkeztu dute EH Bilduren zerrenda. Hurrengo bost postuak honako hauek dira: Miren Aranoa (EA), Xabi Lasa (Aralar), Bakartxo Ruiz (Sortu), Maiorga Ramirez (EA) eta Asun Fernandez de Garaialde (Aralar). Guztiak agintaldi honetako parlamentariak dira.
10. posturaino, Dabid Anaut (Sortu), Esther Torres (EA), Arantza Izurdiaga (Sortu) eta Jose Mari Blanzako (Aralar) kideek osatzen dute zerrenda.
Aldaketa sakona
Hautagaitzaren aurkezpenan Adolfo Araizek azaldu duenez, "ez da zerrenda hutsa, aldaketaren Gobernuaren buru izango diren gizon- eta emakume-taldea baizik, eta kaleak emandako agindua beteko dute, Nafarroa errotik aldatzearena, alegia, eta guztiontzako Nafarroa berria eraikitzea izango dute helburu".
Araizek ohartarazi duenez, aldaketa "sakona izango da alor guztietan, sozialki konprometitua izan behar da, eta aurreko erregimenarekin zerikusirik ez dutenen artean eraiki beharko dute".
EH Bilduko zerrendaburuak azpimarratu duenez, koalizio abertzaleak "leihoak irekiko eta alfonbrak altxatuko ditu, eta auditoria soziala abiaraziko du, Nafarroan jazo dena, gure eskundeak nola kudeatu diren eta azken urteetako erabakien erantzuleak ezagutzeko".
"Nafarroaren norabidea aldatuko dugu, demokratizatuko dugu, eta herritarrei galdetuko diegu orainaldi eta geroaldi politikoaren, ekonomikoaren eta kulturalaren inguruan", gaineratu du.
, gaineratu du.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa