Politika
Frankismoko krimenak
Agentziak | Erredakzioa
Estradiziorik egiten ez badu, Espainian bertan epaitu beharko dituela ohartarazi du NBEko aditu talde batek.
Maria Servini
"Espainiak Giza Eskubideen urraketa larrien erantzuleak estraditatu behar ditu, edo, hori egin ezean, biktimek dituzten justiziaren sarbiderako eta egia jakiteko eskubideak kontuan hartuta, Espainian bertan epaitzeko betebeharra du". Mezu irmo eta argi hau eman dio gaur Nazio Batuen Erakundeko (NBE) aditu talde batek Espainiako Gobernuari.
Frankismo garaian egindako hainbat krimenen erantzule zirelakoan, Maria Servini epaile argentinarrak auzipetutako 17 lagunak estraditatzeko eskaerari ezezkoa eman zion Rajoy buru duen gobernuak, eta horren harian eman du gaur NBEk ebazpena.
Frankismoko krimenen inguruko auzia du zabalik Argentinak 2010etik. Besteak beste, Martin Villa ministro ohia, Alfonso Osorio Francoren gobernuko presidenteorde izandakoa eta Jesus Quintana Polizia Armatuko kapitain ohia akusatu ditu Servinik, Gasteizen 1976ko martxoaren 3ko gertakarietan 5 langileren heriotzaren erantzule izan zirelakoan.
Serviniren esanetan, hilketok gizateriaren aurkako delitu izan ziren, eta horiek epaitzeko eskaera egin zion Espainiari.
Espainiaren argudioek "ez dute oinarririk"
NBEren arabera, Espainiak badu "eskaera hori baztertzeko aukera", baina, hori gorabehera, "biktimen justiziaren sarbiderako eta egia jakiteko eskubideei jarraiki, nazioko auzitegietan epaitu beharko ditu erantzuleak".
Hala, Rajoyren gobernuak aurkeztutako argudioek "oinarririk ez" dutela agertu dute NBEren adituek, "Giza Eskubideen nazioarteko estandarrak aintzat hartzen ez dituztelako eta kontra egiten dielako".
Horien arabera, "Espainiako Estatuak ezin du esan delituok preskribitu edo iraungi egin direnik; izan ere, gizateriaren kontrako delituak eta tortura delituak ez dira iraungitzen. Estatuek ikertu eta erantzuleak epaitu behar dituzte".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa