Politika
Eusko legebiltzarra
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lehendakariak Eusko Legebiltzarrean azpimarratu du gertakariek ez dutela inolako zerikusirik EAJrekin.
Albisteak (4)
Iñigo Urkullu lehendakariak ziurtatu duenez, De Miguel auzia ez da EAJ legez kanpo finantzatzeko trama bat, eta azpimarratu du EAJren portaera "berehalakoa, irmoa, argia eta eredugarria" izan zela 2010ean, hots, prozesu judiziala hasi zenean.
Horrela erantzun dio Urkulluk Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan De Miguel auziaz egin dion galderari. Gasteizko Instrukzio 4. zenbakiko Epaitegiak 26 pertsona inputatu ditu, tartean, EAJren Arabako hainbat buruzagi ohi. Orotara, 11 delitu leporatu dizkie, hala nola dirua zuritzea eta funts publikoak bidegabe erabiltzea.
Maneiroren iritziz, ez EAJ ez Jaurlaritza ez dira egoerak eskatzen zuen mailan egon azken egunetan, batez ere, epaileak bere autoa argitaratu zuenetik.
Lehendakariak azpimarratu du gertaturikoaren berri jaso zuenean EAJ zegoela agintean, eta orduan, orain bezala, EAJk defenditzen duela gertakariek ez dutela inolako zerikusirik alderdiarekin eta ez dela alderdia legez kanpo finantzatzeko kasu bat.
Halaber, berretsi du Xabier Agirre garai hartan Arabako ahaldun nagusi jeltzalea zenaren jokabidea "eredugarria" izan zela, irmo eta argi jokatu zuelako, inputatuak kargutik kendu zituelako eta afiliatu txartela ematera behartu zituelako.
Urkulluk epailearen autoarekiko eta prozedura judizialarekiko errespetua agertu du, eta, aldi berean, errugabetasun-presuntzioa errespetatzeko eskatu du. Gainera, azpimarratu du Eusko Jaurlaritza dela epaia irmoa izateko interesa duen lehena, eta, edozein kasutan, epaitegien erabakiak errespetatuko dituela gehitu du. Are gehiago, auziak erakundeari eragiten badio, "azkar, irmo eta argi" erantzungo duela esan du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa