19:06

Politika

Estatuko Fiskaltza

EH Bildu eta Amaiur legez kanpo uzteko 'zantzuak' bildu ditu AVTk

AGENTZIAK | Erredakzioa

Angeles Pedraza AVTko presidentea Consuelo Madrigal Estatuko Fiskalburuarekin batzartu da eta EH Bildu eta Amaiur legez kanpo uzteko 100 bat 'zantzu' aurkeztu dizkio.

  • Angeles Pedraza AVTren presidentea.

    Angeles Pedraza AVTren presidentea. Artxiboko irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Angeles Pedraza AVTren presidenteak EH Bildu eta Amaiur legez kanpo uzteko eskatu dio Consuelo Madrigal Estatuko Fiskalburuari. Bilera egin dute biek eta Pedrazak ilegalizazioa  gauzatzeko 100 bat "arrazoi" biltzen dituen dokumentua helarazi dio.

Era berean, terrorismoaren biktimek Justizia alorrean galdegiten dituzten aldarrikapenak gogoratu dizkio, AVTk agiri batean jakinarazi duenez.

Aipatu informazioa 2011an hasi zirela biltzen zehaztu dute. “Terroristen lagunak erakundeetara itzuli izanak gure osasun demokratikoa kaltetu du”, azpimarratu dute.

Horrez gain, ETAko 100 bat kide ustez ihes eginda daudela eta, AVTk “kezka” agertu du, oraindik atxilotu ez dituztelako. Ildo berean, estradizio eskaerak indartzeko eskatu diote Fiskalburuari.

Amaitzeko, damua agertu duten ETAko kide ohien kasuak izan dituzte hizpide, “Justiziarekin kolaboratzen ez dutelako”, baita zigorren pilaketa edota argitu gabe atentatuak ere.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena