Politika
Nafarroa
Erredakzioa
Azken pausoa hilaren 26an emango du. Egun horretan, behin betiko bozkatu eta onartuko dute, osoko bilkuran.
Anjel Berroeta, legeak aintzatetsiko dituen biktimetako bat. EFE
Nafarroako Parlamentuko Presidentetza, Justizia eta Barne Batzordeak onartu egin du motibazio politikoa duen indarkeriaren biktimak aintzatesteko eta horiei kalte-ordainak emateko lege proposamena. Horien eskubideak terrorismoaren biktimenekin parekatzea da helburua.
Ostegunean, hilak 26, bozketa egingo dute Parlamentuko osoko bilkuran, eta orduan onartuko dute behin betiko.
Izquierda-Ezkerrak sustatu du lege proposamena, funtzionario publikoen edota eskuin muturreko taldeen biktimak aitortzeko.
Hori helburu, Nafarroako Parlamentuak biktimok aintzatesteko eta kalte-ordainak emateko batzorde bat sortuko du urtea bukatu baino lehen. Bederatzi pertsonak osatuko dute, eta Ganberak hautatuko ditu, bost urterako.
Halaber, "barkamen publikoa" eskatzeko, hainbat ekimen egingo dituzte erakundeetan eta ikastetxeetan. Horretarako, Nafarroako Gobernuak tankera honetako biktimen aldeko omenaldi bat antolatuko du, batzordearen lehen agintaldia bukatu eta urtebetera gehienez.
Besteak beste, German Rodriguez, Mikel Zabaltza eta Anjel Berrueta aintzatetsiko dituzte biktima gisa lege honekin.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa