19:31

Politika

Gasteiz

'San Antonio auzia' artxibatu du Arabako Fiskaltzak

Erredakzioa

Hala ere, auzia artxibatzea eragozteko Kontu Auzitegiaren aurrean salaketa aurkeztuko dutela iragarri dute Gasteizko EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk.

  • Alfonso Alonso Gasteiz alkate ohia. Artxiboko irudia: EFE

    Alfonso Alonso Gasteiz alkate ohia. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gasteizko Udalak San Antonio kaleko lokal batzuk akuratu zituen 2007an. Alokairu horren inguruko diligentziak artxibatu ditu Arabako Fiskaltzak, ?delitu aztarnarik ikusten ez duelako?.

Gasteizko Udalbatzak eskatuta diligentziak hasi zituen Arabako Fiskaltzak. Espainiako ?Kontu Auzitegia egiten ari den ikerketan azaldutako datu berriak kontutan hartuta? auzia ikertzeko eskatu zion Udalbatzak fiskalari otsailaren 27an.

Josu Izaguirre Arabako fiskalburuak diligentziak artxibatzeko agindua eman du, Udalbatzak ?idatziz igorritako datuek? deliturik frogatzen ez dutelako. Fiskalak aldeei dekretua igorri die.

Dagoeneko Kontu Auzitegia aztertzen ari den gaia dela azaldu du Izaguirrek. Fiskaltzaren hitzetan, ?beste fiskal bat gertakari berdinak aztertzeko eginbideak hasi dituenean diligentzia gehiago ez zabaltzea eskatzen du? Ministerio Fiskalaren ?ekintza batasun printzipioak?.

Helegitea

Fiskalaren erabakiaren aurka helegitea aurkezteko aukera dute aldeek. Kontu Auzitegiko Fiskaltzak ?delitu zantzurik antzematen? baldin badu ikerketa bat abiatzeko agindua emango lukeela gogorarazi du Izaguirrek idazkian.

Auzia artxibatzea eragozteko Kontu Auzitegiaren aurrean salaketa aurkeztuko dutela iragarri dute Gasteizko EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk. Sobera ordaindutako dirua eta 2027an kontratua amaitu arte pagatu beharrekoa Udaleko diru-kutxara itzultzea nahi dute oposizioko alderdiek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena