20:44

Politika

‘Osasuna auzia’

Akusazio izan ala ez erabakitzeko txosten bat eskatu du Parlamentuak

Erredakzioa

Ganberako zerbitzu juridikoen iritzia jakin arte akusazio partikular gisa pertsonatzeko eskaera atzeratzea erabaki du Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak.

  • Nafarroako Parlamentua. Artxiboko irudia: EiTB

    Nafarroako Parlamentua. Artxiboko irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ganberako zerbitzu juridikoen iritzia jakin arte ‘Osasuna auzia’n akusazio partikular gisa pertsonatzeko eskaera atzeratzea erabaki du Nafarroako Parlamentuaren Bozeramaileen Batzordeak.

PSNren proposamena da, eta sozialistek eskatuta atzeratu dute. Iruñeko epaitegiek zabaldutako prozedura judizialean akusazio partikular gisa pertsonatzea eskatu zioten Parlamentuari.

PSNren “erabateko zinismoa” kritikatu du Bakartxo Ruizek (Bildu); izan ere, “lotsariak estali nahi ditu” orain Osasunari “txeke zuri bat eman” eta gero.

Marisa De Simonen (Ezkerra) hitzetan, PSNk “aurpegia salbatu nahi du” gai honetan; izan ere, “diru publikoa erruz xahutu dutela bistakoa da” eta “erantzunik gabeko galdera ugarik mahai gainean jarraitzen dute”.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena