16:41

Politika

EH Bildu

Eudelek udalen alde lan egiten hastea eskatu du EH Bilduk

Erredakzioa

Maribi Ugarteburuk eta Ibai Iriartek iragarri dute bihar Eudelen batzarrean Estatutuak eta araudia aldatzeko proposamen bana aurkeztuko dute.

  • Maribi Ugarteburu

    Maribi Ugarteburu

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EH Bilduk adierazi du Eudelen aldaketa egitea “beharrezkoa” dela “udalen alde lan egitea, alderdien alde baino” eta ukatu du elkarte horren zuzendaritzak aurkeztutako proposamena, estatutuak aldatzeko, ez dielako “behar horiei erantzuten”.

Maribi Ugarteburuk eta Ibai Iriartek iragarri dute bihar Eudelen batzarrean Estatutuak eta araudia aldatzeko proposamen bana aurkeztuko dute.

EH Bilduren ustean, EAJk eta PSE-EEk, batetik, nahi dute Udalen Legea “lehenbailehen” onartzea eta, bestetik, Eudel aldatzeko proposamena “hauteskundeek ekar ditzaketen arriskuak” ekiditen saiatzen da.

Koalizioaren ustean, bi kasuetan, aldaketok “udal mailako lehen indarra kontuan hartu gabe” onartzea nahi dutela, hau da, EH Bildu, eta berak Eudelen proposamenak eteteko gaitasuna dauka, Iriartek eta Ugarteburuk gogorarazi dutenez.

Gainera, Eudelen nagusi den “politika egiteko kazike estiloa”, “udalak lehenetsi” baino, “alderdien interesen menpe” baitago.

Koalizioaren esanetan, orain dela bi urte EH Bilduk gehiengo absolutuarekin agintzen duen udaletan Eudelen kuotak ordaintzeari uko egin zion.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena