Politika
Bilera
Euskadi Irratia
Estatuarekin negoziatzeko deia egin dio Eusko Jaurlaritzari, bi asteko epean egin behar duen ordainketa geldiarazteko.
Angel Toña Enplegu sailburuak Hobetuzen egoera bideratuko dutela hitz eman du
Hobetuz fundazioak azpimarratu du eskatzen dioten dirua Eusko Jaurlaritzari itzuli ziola, eta bide judizial guztiak agortuko dituela gertakaria argitzeko. Era berean, Estatuarekin negoziatzeko deia egin dio Eusko Jaurlaritzari, bi asteko epean egin behar duen ordainketa geldiarazteko.
Euskal fundazioak prentsa-ohar baten bidez erantzun dio Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko Zuzendaritza Nagusiak martxoaren 3an kaleratutako ebazpenari, Auzitegi Nazionalaren ebazpenean oinarritutakoari, eta 15 eguneko epean 25,7 milioi euroren ordainketa agintzen du.
Cofebaskek, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzak osatzen duten etengabeko trebakuntzarako fundazioa langile okupatuen etengabeko formakuntza kudeatzen aritu da 1996tik. 1999an Europako Gizarte Funtsetik jasotako diruaren likidazioak gatazka sortu zuen, Estatuko eta EAEko administrazioek exijitu zutelako sobratutako dirua haiena zela.
2002an, Hobetuzek, Eusko Jaurlaritzarekin batera, 16,3 milioi euro itzuli zituen. Orain, ordea, ebazpenak 16,3 milioi euro horiek eta beste 9,4 milioi euro interesetan exijitzen dizkio.
Hobetuzek "sobratutako dirua Eusko Jaurlaritzari itzuli zion, bera izan baitzen laguntzak jaso zituena", eta orain ez du ulertzen Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak eskatzea.
Hori dela eta, Fundazioak bilera egin du gaur eta bide judizial guztiak agortzea adostu du aho batez, "Auzitegi Nazionalaren erabakiak ez duelako bat egiten itzulitakoarekin", eta agindua behin behinean bertan behera geratzea eskatuko du.
Gainera, "beharrezko neurri guztiak" hartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari, "Lan Ministerioarekin negoziazioak abiatzea barne, martxoaren 27a baino lehenago ordainketa egiten ez badu izango duen kalteagatik".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa