Politika
Bilbo
Erredakzioa
Koalizioak zerga erreforma sakona egitea proposatu du, Euskal Herriko hegoaldean. Gainera, EH Bilduren asmoa da zerga sistema Europako iparreko herrialdeekin parekatzea.
Josu Unanue Bizkaiko ahaldun nagusi izateko EH Bilduren hautagai nagusiak proposatu du Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zerga EAEn eta Nafarroan ezartzea, eta, gainera, Sozietateen gaineko Zerga ere aldatzea, enpresen irabazien gaineko zerga izan dadin, “enpresa handiek eta ertainek gehiago ordaindu dezaten, etekin errealen arabera”.
Bilbon egindako ekitaldi batean, Unanuek EH Bilduren zerga erreformaren gaineko proposamena aurkeztu du. Erreformaren bidez, iruzur fiskalari aurre egiteko baliabide gehiago eskuratzea, iruzurraren kontrako langile kopurua handitu eta, orokorrean, baliabideak hobetzea; hala nola, euskal eta nafar ogasunak delitu horren kontrako borrokan elkarrekin aritzea.
Gainera, ekonomia “gardena” bultzatzearen alde egin du, kontzientziazio, zerga-hezkuntza eta iruzur fiskalaren “ospea kaltetzeko” kanpainak areagotuko ditu. Era berean, aurrekontuetan gardentasuna izatea sustatuko du.
Koalizioak egindako beste proposamenetako bat da PFEZ zergaren erreforma egitea, bi helbururekin: “Kapital errentei zerga karga nabarmen igotzea, aurreztaile handien eta errentadunen errentak lan errentekin parekatzen joateko helburuarekin” eta “Familia bidezko zerga-ordainketa sakon berraztertzea, familia-kargak dituztenen eta baliabide gutxiago dutenen mesedetan”.
Unanueren esanetan, “hau da EH Bilduren eredua: zergak modu bidezkoago eta zuzenago batean biltzea denok hobeto bizi gaitezen”. “Letra larriz” idatzitako erreforma fiskalak Europa Iparraldeko herriekin parekatzea du helburu.
“Ez da egia presio fiskal txikiak inbertsio eta produktibitate handiagoa edo enpleguaren sorrera dakarrela. Aberastasun handiei karga fiskal handia ezartzeak ekonomiaren sustapenari kalte egiten diola esateak helburu bakarra dauka: itzal eta lagunkeria politikak justifikatzea”, gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa