Politika
Foru hauteskundeak
Erredakzioa
Berrikuntza “ezinbestekoa” dela adierazi du UPNko presidentegaiak. Horregatik, berrikuntzarik ez badago “zerrendaburu” izango ez dela ohartarazi du Esparzak.
Albisteak (3)
Foru hauteskundeetako zerrendetan izateko erabakia berriz pentsatzeko eskatu dio Javier Esparza UPNko presidentegaiak Yolanda Barcina Nafarroako presidenteari. Barcina UPNko zerrendan badago hautagaitzari uko egingo diola ohartarazi du Esparzak.
Esparzak prentsaurrekoa eman du, ordu batzuk lehenago UPNko Zerrenda Batzordeari gauza bera azaldu eta gero. Hautagaitza ?berrikuntza ekartzeko enkargu argia? izan zela uste du Esparzak.
Berrikuntza ?ezinbestekoa? dela adierazi du UPNko presidentegaiak. Horregatik, berrikuntzarik ez badago ?zerrendaburu? izango ez dela ohartarazi du, baina alderdia utziko ez duela argi utzi du; izan ere, UPNko organoek, kasu honetan Zerrenda Batzordeak, hartzen dituzten erabakiak ?sinesten? eta ?errespetatzen? ditu.
Barcinak ?gogoeta? egitea espero du Javier Esparzak. ?Berrikuntza ez duen proiekturik? zuzenduko ez duela errepikatu du. ?Egitasmo berritzaile bat nahi dut?, erantsi du.
?Ez da akordiorik izan?
Gainera, Barcinarekin ?akordiorik izan ez? dela ziurtatu du UPNko hautagaiak. Ostegunean Barcinak Nafarroako Parlamenturako zerrendan izateko borondatea azaldu behar zuenik ez zekiela esan du Esparzak.
UPNko Kontseilu Politikoak Foru Gobernuko Presidentetzarako hautagai izateko aukeratu zuen unea gogorarazi du Esparzak. ?Nafarroako gizarteari itsatsitako proiektu bat zuzentzeko? agindua eman ziotela nabarmendu du. ?Gizarteak berrikuntza eskatzen digula ulertzen dugu, eta baita UPNn ere?, adierazi du.
?Ez da pertsonen arazo bat, proiektuarena baizik?, esan du Esparzak. ?Nafarroak eskatzen ari zaiguna da, Kontseilu Politikoak bere garaian eskatu zidana da, apustua izan zen, eta nik mahai gainean jartzen dut?, azpimarratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa