18:17

Politika

Servini epailea

Espainiak ez ditu zortzi ministro frankista Argentinara estraditatuko

Erredakzioa

Espainiako Gobernuak dio Espainiarena dela herritar espainiarrak epaitzeko eskumena, gertakariak preskribatu direla eta egin zituztenean ekintza horiek ez zirela delitu.

  • Servini epailea.

    Servini epailea. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Gobernuak ez ditu zortzi ministro frankista Argentinara estraditatuko, Servini epaileak bertan ikertzen dituen Espainiako Gerrako eta diktadura frankistako krimenen auziaren baitan.

Espainiako Gobernuak dio Espainiarena dela herritar espainiarrak epaitzeko eskumena, gertakariak preskribatu direla eta egin zituztenean ekintza horiek ez zirela delitu.

Rafael Catala Justizia ministroak Ministroen Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan azaldu duenez, ez dute Maria Servini epaile argentinarraren estradizio eskariarekin aurrera jarraituko.

Servinik 20 auzipeturen estradizioa eskatu zion Espainiari, frankismoaren krimenen harira 2010ean abiatu zuen auziaren baitan, eta Rodolfo Martin Villa eta Jose Utrera Molina ministro ohiak dira horietako batzuk.

Rafael Catala Justizia ministroak esan du "lehentasunezko jurisdikzio printzipioagatik" Espainiari egokitu beharko litzaiokeela epaitzea. Gaineratu duenez, "leporatzen zaizkien delituak 70eko hamarkadan egin zituzten", eta orduko Zigor Kodeak 15 urteko epean preskribatzen zirela esaten zuen.

Beraz, ministroaren esanetan, "2014rako erabat preskribatuta dago ardura kriminala".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena