22:06

Politika

Fidantza ordaindu eta gero

'Xake' operazioko bi atxilotu espetxetik atera dira

Erredakzioa

Egoitz Lopez de Lacalle Navalcarneroko kartzelatik atera da eta Asier Aranguren Aranjuezeko espetxetik irten da. Jose Campo Alcala Mecoko espetxetik datozen orduetan ateratzea espero da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Egoitz Lopez de Lacalle eta Asier Aranguren ‘Xake’ operazioaren baitan atxilotu zituzten, baina espetxetik atera dira arratsaldean, fidantza ordaindu eta gero.

De Lacalle Navalcarneroko kartzelatik atera da, iturri juridikoek baieztatu dutenez, eta Asier Aranguren 19:00ak aldera irten da Aranjuezeko espetxetik, Etxerat presoen senide eta lagun elkartearen esanetan. Jose Campo, berriz, datozen orduotan aterako da Alcala Mecoko espetxetik, Etxeraten arabera.

2014ko urtarrilean atxilotu zituzten hirurak, 'Xake' operazioan, beste bost lagunekin batera; Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuekin batera, besteak beste. "ETAren espetxeetako frontearen aurkako operazioa" egin zuen Guardia Zibilak, eta zortzi atxilotuak kartzelara bidali zituen Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak, ETAren “beso operatiboa” osatzea leporatuta.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena