20:31

Politika

Europako hauteskundeak

Barcenas: 'PPk diru beltzarekin ordaindu zuen 2004ko hauteskundeetan'

Erredakzioa

Alderdian B kontabilitate bat zegoela berriz esan du PPko altxorzain ohiak. Balear Uharteetako PPren egoitzaren erreforma enpresaburu batzuek “eskuzabal” ordaindu zutela azaldu du Barcenasek.

  • Luis Barcenas PPko diruzain ohia. Artxiboko irudia: EFE

    Luis Barcenas PPko diruzain ohia. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Luis Barcenas PPko diruzain ohiak lekuko gisa deklaratu du gaur Jose Castro epailearen aurrean. Castro Palma Arena auziko magistratua da. 2004ko Europako hauteskundeetan alderdiak fakturak diru beltzarekin ordaindu zituela adierazi du Barcenasek, iturri juridikoek jakinarazi dutenez. Diru beltzarekin egindako ordainketa bakarrak direla erantsi du.

Bidekoferentzia bidez galdekatu du Castrok Barcenas. Balear Uharteetako PPren egoitzaren erreforma enpresaburu batzuek “eskuzabal” ordaindu zutela azaldu du altxorzain ohiak. Hala ere, Antonio Pinal eraikitzailearen izena soilik gogorarazi du Barcenasek. Era berean, enpresaburuek trukean kontratu publikoak lortu zituztenik ez du gogoratzen PPko diruzain ohiak.

Castrok, Pedro Horrach ustelkeriaren aurkako fiskalak eta defentsek egindako galderei erantzun die Barcenasek. Alderdian B kontabilitate bat zegoela berriz esan du PPko altxorzain ohiak.

Palma Arena auzia

Palma Arena auziko 28. piezaren markoan deklaratu du Barcenasek. Balear Uharteetako PPren finantziazioan irregulartasunak izan ote diren eta egoitzaren erreforma nola ordaindu zuten ikertzen ari da magistratua, Javier Rodrigo de Santos Palmako Udalaren Hirigintza zinegotzi ohiak egindako aitorpenaren ostean.

Pinalen izena gogoratzen zuela adierazi du lekukoak; izan ere, Euskadiko PPren egoitza ere ordaindu zuen eraikitzaileak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena