16:47

Politika

'De Miguel auzia'

Jaurlaritzak ez du ezer aurreratu nahi 'De Miguel auzia'n

Erredakzioa

Josu Erkoreka bozeramaileak azaldu duenez, "prozesua irekita dago, ahozko epaiketarekin, eta artxiboan eta zigorrik gabe amaitu diren ahozko epaiketa asko ezagutzen ditugu".

  • Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea.

    Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak esan du 'De Miguel auzia'ren autoa goitik behera aztertu arte itxarongo dutela iritzia eman aurretik.

Roberto Ramos epaileak gaur amaitu du auziaren instrukzioa, eta 26 pertsonen inputazioari eutsi dio, EAJko bederatzi buruzagi ohirenari, besteak beste.

Gobernu Kontseiluaren bileraren ostean egindako agerraldian, bozeramaileak auziaren inguruko galderei erantzun die.

Erkorekak azpimarratu du Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoek, auzian pertsonatu direnek, gaur goizean jaso dutela autoa, eta ongi aztertu ostean aurkeztuko dituztela alegazioak, beharrezko joz gero.

Era berean, ez du esan nahi izan EAJko buruzagi ohiek osatutako ustelkeria sarerik ote zegoen, oraindik ebazpenik ez dagoelako.

"Estatuko beste leku batzuetan ebazpen irmoak eta zigorrak daude. Hemen prozesua irekita dago, ahozko epaiketarekin, eta artxiboan eta zigorrik gabe amaitu diren ahozko epaiketa asko ezagutzen ditugu. Ez ditugu gertakariak aurreratu behar", gaineratu du.

Horregatik, errugabetasun presuntziorako deia egin du Eusko Jaurlaritzak ebazpena dagoenean hitz egingo duela argudiatzeko.

a argudiatzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena